top of page

Plastikoaren alternatibak

 

Plastikoak daukan arazoarik handiena da oso poliki degradatzen dela eta haren produkzioa izugarri handia dela. Gaur egun, plastikoz inguraturik bizi gara. Edonon dago, eta haren birziklatzea ez da batere eraginkorra. Ingurugiroari laguntzeko modu bakarra plastikoa sortzeari ustea izango litzateke baina, posible al da plastikorik gabeko mundua? Aditu batzuen arabera, petroleoaren eta beste erregai fosilak bukatzeak bestelako materialak aurkitzera  behartuko gaitu nahi eta nahi ez.

 

Gaur egun plastiko barik bizitzeko egiten diren ahaleginak material zaharrak erabiltzen dituzten  erosketa aukerak hautatzean oinarritzen dira. Beira, papera, metala, zeramika edota harria erabiltzen duten produktuetara itzultzea ez da erraza baina, batetik plastikoz inguraturik bizi garelako eta bestetik plastikorik gabeko bizia garestiagoa delako.

 

Hala ere, badago beste irtenbide bat plastikoa ez erabiltzeko: bioplastikoa. Bioplastikoak landare-materialekin sortzen dira eta horrek degradatzea errazagoa egiten du naturako deskonposatzeileentzat, petroleoz sortzen den plastiko arrunta baino. Gutxiago kutsatzea, karbono aztarna murriztea, petroleoa ez erabiltzea eta sorkuntza prozesuan energia gutxiago behar izatea dira bioplastikoaren abantailak. Haren desabantaila nagusia produzitzeko garestiagoa dela da. Gainera, oso azkar deskonpozatzeak berrerabili ezin daitekeela esan nahi du. Beste desabantaila handi bat da ezin dela plastiko arruntarekin batera birziklatu eta , beraz, platiko arrunta indarrean dagoen bitartean, kontsumitzaileei biak desberdintzeko modu erraz eta eraginkor bat eman beharko zaie ontzien forma edota koloreen bidez.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

"Sustainable Packaging" blog-aren argazkia

 

 

Alabaina, plastiko gehiago ez sortzeak ere ez du esan nahi arazoa konpondurik dagoenik. Oraindik ere milioika tona gelditzen dira munduan eta mendeak beharko dituzte degradatzeko. Hori dela eta, plastiko hori desagerrarazteko ikerketak ere badaude abian. Horietako bat plastikoa jaten duten mikrobioak dira. Orain arte jakina zen zientziaren munduan plastikoa digeritu zezaketen bakteriak eta honddoak bazeudela, baina kondizio oso bereziak behar zituzten eta laborategietan artifizialki berreraikitzea baino beste biderik ez zegoen, kantitate handiak hartzea ezinezkoa egiten zuena. Orain dela gutxi, ordea, Pekineko Beihang Unibersitateko ikerlariek kondizio zail hauen beharrik gabe plastikoa deskonposa dezaketen mikrobioak aurkitu dituzte beldar baten urdailean.  Honek aurrerapausu handia suposa dezake ikerlaritza sail honetan.

Plastikoa desagerrarazteko beste metodo bat ere asmatu dute Indiako bi ikertzaile. Achyut Kumar Panda kimikaria, Odishako Teknologia eta Kudeaketa Zenturioi Unibertsitatekoa, eta Raghubansh Kumar Singh ingeniari kimikoa, Orissako Teknologiako Institutu Nazionalekoa, plastikoa erregai bihurtzea lortu dute atzerako prozesu batekin. Plastiko kilo bakoitzeko 700 gramo erregai lortzen dira. Eskala handian funtzionatzen badu arazo askoren konponbidea izan zitekeen metodo hau.

 

Laburbilduz, hainbeste plastiko ez kontsumitzeko banakakoek beste materialez egindako produktuak erosi ditzakete, baina alternatibarik onena bioplastiko degradagarriak izango lirateke. Orain arte produzitu den plastiko guztia degradatzeko bi metodo eraginkor daude: plastikoa deskonposatzen duten mikrobioak erabiltzea eta plastikoa erregai bihurtzea. Neurri hauek lehenbailehen hartzea funtzezkoa da planetaren ongizaterako.

 

bottom of page