top of page

Esperimentu sinple bat egin dugu 4 pertsonako familia batek zenbat plastiko erostera heldu daitekeen ikusteko. Horietako batzuk birziklagarriak dira, baina aurretik ikusi dugunez, beste batzuk ezin dira birziklatu, eta kopuru bat, ziurrenik, itsasoan bukatuko da.

Hala ere, ondoren azalduko dugunez, birziklapena beste edozein aukera baino hobea da, eta gizarteak produktu honen gehiegizko erabilera gelditu beharko du.

BIRZIKLAPENA

Azken urteotan, plastikoen abantailak direla eta, izugarri handitu da beraien erabilera eta horren ondorioz, plastikozko hondakinen kantitatea gero eta handiagoa da. Hondakin hauek zabortegietara bota daitezke arazorik gabe, gehienak egonkorrak eta ez-toxikoak baitira. Hala eta guztiz ere, plastikozko hondakin hauek baliozko lehengaiak dira, beraz ez du zentzurik zabortegietara botatzea duten balioa atera gabe.

 

Plastikozko hondakinen bolumena murrizteko zenbait bide daude eta bide edo tratamendu hauek metatzearen arazoa konpontzeaz gain, hondakinen balio energetikoa eta ekonomikoa ere berreskuratzen dute. Dena den, tratamenduek plastiko mota bakoitzerako bereziak izan behar dute. Plastikozko hondakinen kudeaketarako aukerak zabortegietara botatzea, murriztea, berrerabilpena eta birziklapena dira batez ere. Hondakinak zabortegietara botatzea ez da aholkagarria: hondar gehiago sortzen dira, ez da beraien ahalmena berreskuratzen eta baliabide gehiago kontsumitu behar da beraien ordez. Hondakinen bolumena murrizteko, plastiko gutxiago sortu behar da. Gai bat egiteko erabiltzen den plastiko kantitatea murriztea ekoizleari dagokio eta gaur egun, ekoizpen-teknologia berriei esker lor daiteke.

PLASTIKOEN BERRERABILPENA

Berrerabilpena plastikoa garbitu ondoren jatorrizko helburu berbererako erabiltzean datza. Adibidez supermerkatuko poltsak behin eta berriro erabil daitezke apurtu arte. Dena den, ia ezinezkoa da zaborretatik plastikoak berreskuratzea. Hala ere, industriako soberakinak erabil daitezke. Plastikozko hondakinak konposatu organiko berriak lortzeko erabil daitezke ere. Europan ondo hautatutako plastikoak soilik berrerabiltzen dira. Japonian, aldiz, plastikoak hautatu gabe erabiltzen direnez, kalitatea okerragoa izaten da.

 

PLASTIKOEN BIRZIKLAPENA

Birziklapenak hondakinen osagai bat edo batzuk berreskuratzea du helburu. Birziklapenaren bidez, plastikoen bizitza luzatu egiten da.

bottom of page