top of page

PLASTIKO MOTAK

Plastikoa lortzeko erabiltzen ziren lehenengo lehengaiak landare jatorrizkoak ziren, kotoitatik, hurrietatik edo almidoiatik zetorrenak. Gaur egun plastikoa lortzeko erabiltzen diren lehengaiak petroleoaren bidez edo gas naturaletik lortzen dira , prosezu kimikoen bitartez. Hala ere, plastikoa egiteko erabiltzen den petroleo eta gas natural portzentaia %1,5-2-koa da.

 

Plastikoak bi taldeetan sailkatzen dira:

 

TERMOPLASTIKOAK: Birziklatzeko errezak dira hauek, berotzean urtzen baitira, beraz hainbat adiz moldeatu daitezke bere berezko propietateak aldatu barik. Hala ere bakarrik 5 edo 7 aldiz birziklatu ahal dira, aldaketak jasaten bait dituzte prozesu kantitate jakin baten ondoren. Termoplastikoen barruan plastiko mota asko  daude, haien artean :

 

-PEAD (Dentsitate handiko PoliEtileno )

Konposatu kimikoak ta tenperatura baxuak jasaten ditu. Ez da toxikoa, ez da hauskorra eta iragazgaitza da.

Sabor poltzetan erabiltzen da, botila caxetan, garbitasun produktuen ontzietan, kimika industrialan eta etxea garbitzeko produktuetan.

Hodiak, detergenste ontziak, lorategi altzairuak eta olio ontziak egiteko birziklatzen da,

-PP (PoliPropileno )

Produktu beroak gordetzeko ahalmena dauka.

Seinale argidunak, eskuilak, ontziak eta erretiluak egiteko birziklatzen da.

-PET (PoliEtileno Tereftalato )

Arina da, gardena, ez-toxikoa eta gasak oztopatzen ditu.

Plastiko mota honek elikagai eta edarien ontzi moduan erabiltzen da.

Behin birziklatuta, zuntz, tapiz, altzairu, autoen piezak, eta batzuetan elikagai ontzi berriak egiteko erabili daitezke.

-PVC (Cloruro de PoliVinilo )

Ez da toxikoa, iragazgaitza da eta islatze propietate onak ditu.

Leiho garbitzaileak egiteko, detergente ontziak, tutu malguak, leihoak, eraikuntzarako materiala...eta abar fabrikatzeko birzikatzen da.

-PS (PolieStireno )

Bere fusio puntua oso baxua da.hautsezina eta gardena da.

Plastiko mota honek arrautza-ontziak egiteko erabiltzen da,aldi bat erabiltzeko eta gero botatzen diren edalontziak eta platerrak egiteko ,CD ontziak...

Birziklatzeko oso zaila da, eta toxinak igorri dezake.

 

TERMOEGONKORRAK: Plastiko hauek birziklatzeko oso zailak dira, bere egitura molekularra aldatu behar delako urtu ahal izateko, eta honek bere berezko propietateetan eraldaketa handia egitea suposatzen du. Kasurik nagusienak kautxoa, epoxy resina edo poliuretanoa (isolatzaile bezala asko erabiltzen da) izan daitezke.

 

 

bottom of page