top of page

Zazpigarren kontinentea

 

Itsasora botatzen diren hondakinak 22.000 kilometroetako zirkunferentzia duen irla bat osatzen dute.

 

Urteetan zehar gizakiok Ama Lurrarekiko izandako mespretxua eta axolagabetasuna begi-bistakoa da. Agian adibiderik ikusgarriena “Zazpigarren Kontinentea” edo zaborrez betetako irla handiarena da. Plastikoa industriarako materialik ezinbestekoena izanda, egunerokotasunean hainbat objektuetan aurki dezakegu. Plastikoa bezalako polimero asko biodegradagarriak ez direnez, hauen birziklatze prozesua zorrozki kontrolatu behar da.

 

Hain zuzen, hondakin plastikoen gestio txarrak eta kantitate handienetan bai itsaso bai ozeanoetan material honen isurketa etengabeak Pazifiko zonaldean dagoen hondakin-formazioa sortu du. Hawaii parean eta Kaliforniako kostatik 1000 milietako distantziara dago kokatuta eta 3,4 milioi km2-ko azalera du; Espainiako azalera baino 7 aldiz handiagoa.

 

“Zazpigarren Kontinentea” 1997ko abuztuaren 13an Charles Moorek aurkitu zuen. Hawaii-Kalifornia ibilbidea egiten zegoela, ohiko bidetik atera eta arropa, zabor poltsak, ontziak eta plastikozko botilen ilara begiztatu zuen uretan flotatzen. Nahiz eta gertaera honetatik 18 urte pasatu, oraindik ez dago itsas fauna kaltetu barik hondakin hauek baztertzeko soluziorik. Japoniako hego kostan eta baita Espainian ere ( Algeciras edo Gibraltarren ), itsas kutsadura eragiten duten zona beltzak existitzen dira.

 

Hondakinen pilaketaren arrazoia sinplea da: Ipar Pazifikoko uretako arranpa eta hegoko alisio haizeen (kontrako norabidean mugitzen direnak) lotura; zurrunbilo bat sortuz eta hondakin plastikoak kostetara sakabanatzea galarazten duena. Zona honetan bildutako zaborraren %80-a erreka, hondartza eta hondakin uretatik zehar dator. Gainerako %20-a, itsasontzi eta beste itsas plataformetara lotzen da.

 

Plastikoak, fotodegradagarriak izanda, eguzki argiak polimero txikietan deskonposatzen ditu, toxinak bihurtu arte. Toxinak, planktonaren tamainakoak dira eta arrain edo edozein itsas kreatura irentsita, haien elikadura katean sartzen da. Horrela, mila hegazti eta ugaztun urtero partikula hauek irentsi edo plastikoen artean harrapatuta hiltzen dira. Gainera, plastikoetara atxiki eta distantzia handiak lekualdatzen diren espezie inbasioen hedatzea arazoa izan daiteke, ekosistema berriak kolonizatzen dituztelako.

 

Plastiko zatien tamaina milimetrikoak, itsas organismo mikroskopikoetan inpaktua sortu gabe hauen garbiketa egitea ekiditen du. Gainera, ur internazionaletan sortzen duen kaltea kontuan hartuta, ez dago isurketaren erantzule agertu nahi den herrialderik; diru publikoaren bitarteko garbiketa zailduz. Plastikoa elikagai bezala erabiltzeko gai diren bakteriekin ikerketak egiten ari dira, horrela degradatzeko erraza izateko.

 

Boyan Slatek, 21 urteko gazteak, plastiko guzti hau garbituko duela aitortu zuen. Orain arte, 2,2 milio dolar lortu ditu finantzazio popularraren bitartez. Lehenengo urratsa, Pazifikoan dauden plastiko eta hondakin guztien mapa bat sortzea da. Horretarako, 30 itsasontzi Hawaii eta EEBB-etako medebaldeko kosta aztertzen hasi dira. Sistemak, korronteak erakarritako plastikoa harrapatuko duten barrera moduko batzuk erabiliko ditu. Eskala handiko garbiketa 2020an hastea aurreikusita dago. Hala ere, ez dagoenez ezer ziurtatuta, gizartea kontzientziatzea baino ez da geratzen.

bottom of page